castellano | français | english | euskera

Jesus Lizaso "Gernikari Buruzko Bestelako Begiradak". -12.07.16.-

Pasaden ostiralean,uztailak 13, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, Jesus Lizasok parte hartzen duen "Gernikari Buruzko Bestelako Begiradak/Otras Miradas sobre Gernika" erakusketa inauguratu zen.

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko ekitaldien barruan sartuta dago. Erakusketak biltzen dituen artelanak, zoritxarreko gertaeran oinarrituta daude eta goi-mailako artistek sortutakoak dira: Néstor Basterretxea, Eduardo Chillida, Carmelo Ortiz de Elgea, Jesús Lizaso, Agustín Ibarrola, Vicente Larrea, edo Miguel Ángel Lertxundi beste batzuen artean.

Erakusketa hau, gernikar instituzio-bildumetatik ekarritako eta artistek beraiek utzitako 30 artelan baino gehiagok osatzen dute. "Gernika eta Arte" binomioari buruzko asmo handiko proiekturako entsaioa izanez.

+ info...